Zarauzko kultura biziberritzen

Erreka bizia da, ez da inoiz geldirik egoten. Batzuetan oso bizi mugitzen da, bestetan lasaiago doa, elikatzen duen euriaren arabera. Uholdeetan adi begiratzen da, lehorteetan faltan botatzen da. Bizia da eta bizia du.

Errekak bakarrik ez, Zarauzko kulturak ere bizia baduela dio Gari Berasaluze udal zinegotziak. Bera, kultura, euskara, jaiak eta herrien elkartasunaren zinegotzia da. Hain zuzen, hori jakin nahian jo dut berarengana; ea Zarauzko kulturaren erreka ze egoeratan dagoen jakiteko; bete xamar, lehorte garaian, bizi ala motel. Kontaktatu eta berehala egin dit harrera beso zabalik.

Megaproiektuen aurrean, herriko azpiegituren biziberritzea.

“Herrian egundoko dinamika dago, talde eta eragile kultural asko daude eta jendea esparru askotan mugitzen da. Azken urteetan ordea, eten handi bat egon da herri dinamiken artean”.

Polikultural errraldoiaren proiektuaz ari da, 2003an martxan jarri zena. Izan ere urte horretan, Bilboko Guggemheimean arkitektuen lehiaketa bat egiten da. Hirugarren postuan, Wolf Prix izeneko arkitektu bat gelditzen da. Ez du irabazten lehiaketa eta arantza bat dauka barnean. Arantza hori ateratzeko asmoz, garai hartan udalean zegoen zinegotzi batek Zarautzen bere proiektua garatzeko eskaintza egiten dio.

POLIKULTURALA

“Garai hartako udal ordezkariek diru publikoarekin arinkeriaz jokatu zuten, eta delirio horren sinbolo da Polikulturala. Bitartean herriko eragileek euren jarduera plazaratzeko espazio gabe zeuden eta ondorioz kalera atera behar izan zuten. Orduko Modelo, Lizardi, Villa Munda, Ebro Etxea… zahartzen, zatartzen eta hondatzen utzi zituzten Polikulturalean dena kabituko zela eta horrek guztiari erantzungo zion aitzakian”.  Azkenean, 2013ko abenduan, “ameskeria” horrekin amaitzea lortu zuten, 1.4 milioi euro xahutu ondoren.

Horrelako megaproiektuen ordez, herrian zeuden azpiegiturak berritzea eta bizia ematea izan zen egungo udalaren hautua. 2011ean postura iristean ordea, bi azpiegituren itxiera izan ziren. Batetik, EAJrena zen Lizardi Antzokia behera bota zuten etxeak egiteko. Bestetik, aspalditik Zarauzko bihotzean den “Modelo” eraikinaren jabeak zinea ixtearen erabakia hartu zuen, errentagarritasun faltagatik. Honen aurrean, herrian ez zen azpiegitura txukunik erakustaldi handiak egiteko, kontuan izanda neguan 22.000 biztanle inguru dituela eta udan biztanle kopuru hau bikoiztu egiten dela. images

Arazoa konpontzeko asmotan, parte-hartze prozesu bat jarri zuten martxan. “Jende askok hartu zuen parte bertan eta pauta batzuk markatu ziren. Hasieran, Gaztelekuan zapata-kaxa moduko bat jartzea pentsatu zuten; grada hidraulikoekin. Antzerkiak ikusteko, kontzertuak, zinea… erabilera bakoitzerako gradak kendu eta jartzeko. Udal honen asmoa ez zen modelo erostea, zarauztarren beharrei ez dielako erantzuten. Irisgarritasun aldetik ondo dago baina ez da eraikin egokia. Baina eragile eta herritarrek, Modelo eraikina alperrik galtzen utzi ezin zela aldarrikatu zuten.” Hori dela eta, udalak modelo erosi zuen. Ordutik hona izugarrizko bizitza eman diote eraikinari. Zine pantailaren aurrean, eszentoki bat ere jarri zuten eta modu honetara, kontzertuak, antzerkiak… ere eskeini daitezke. Urtarrilaren bukaeran gainera, proiektore digital bat jartzeko asmoa dute. “Honek aukera asko zabaltzen ditu; streaming bidez hainbat ekitaldi proiektatzea, interneteko edukiak zabaltzea pantaila handian…”

 

Kultur egitasmo berriak

Lehen aipatu bezala, eragile eta kultura handia zegoen herrian baina horien artean koordinazio falta nabaria zen. Bakoitzak bere jarduerak zabaltzen zituen beren baliabideen arabera eta herritarrenganako irismena txikia zen. Hori dela eta, kultur mahai bat osatu dute, eragileek modu bateratuan antolatzeko beraien agenda. Honez gain, online jartzen da herritarrek ikus dezaten. kultur-mahaia-300x283

Agenda egunerokoan garrantzitsua den moduan, jaien antolamenduak ere berebiziko garrantzia du. “Honek ere ez zuen ongi funtzionatzen, jaiak turismo bulegoak kudeatzen baitzituen. Jaiak turismo bulegotik udaleko kultura arlora pasatzea erabaki garrantzitsua izan zen. Gainera, dekalogo bat idatzi genuen, jaiek nolakoak izan behar zuten zehaztuz; parekideak, euskaldunak, feministak, arrazakeriarik gabekoak…”.

Bestalde, Sorlekutik dinamika ere jaio da; herriko sortzaileen abagunea. Zarauztarrek eginiko lanak aurkezteko txokoa. Solasaldi akustikoak, liburu aurkezpenak… kanpoan erakusteaz gain, herritarren artean ere beren lanak ezagutarazi ditzaten.

Honez gain, kultur ondarea ere berreskuratu nahi da. Argazkiak, artxiboak, eraikinak, eskulturak, pintoreak, artistak, itsas ondarea…

Garoa: Liburu dendatik, kultur esperimentazio gunera

Herriko kultur ekimenetako bat Garoa liburu denda da. Ez da liburu denda konbentzionala, bertan paperezko kontzertuak, paperezko antzerkiak, paperezko zinea… antolatzen baitute.

Elkarrizketa:

Salberdingo proiektua

“Villa munda, Sanz Enea, Putzuzulo, Sortaldea, Ebro Etxea, Garoa, Modelo, Photomuseuma, Imanol Urbieta musika eskola, herriko hainbat taberna (Euskalduna, Arrano, Zazpi…)… hainbat eta hainbat azpiegitura daude herrian. Horiei zukua nola atera da gakoa.”

Snjcyxnv_400x400

Salberdingo proiektua, neurri handi batean, polikulturalaren antzeko kontua da. Beste garai baterako pentsatutako proiektua. Hiru etxebizitza egin nahi zituzten bertan, Zarautzen 3000 etxebizitza hutsik daudenean. Etxebizitzak eginez gero, gaztetxea kolokan geldituko litzateke, bertan baitago kokatua. Bertakoak ez dira atzean gelditu ordea eta azpiegiturari ahalik eta zukurik handiena ateratzeko asmoz sortu dute Errekan Gora proiektu berria, herritarrekin batera espazio kultural autogestionatu bat eduki ahal izateko.

Beraiek argi dute erreka bizia dela, bizitza duela eta ematen duela. Errekan behera doana, korronteak daroala. Errekan gora doana ordea bizi-bizirik dagoela, erreka eta bere bi hertzetan dagoena bizi berrituz.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s